1. JARDUERA
HELBURUA: "Gehiago" kontzeptua barneratzea.
DESKRIBAPENA: Lehenengo elementu ezberdinen kopurua zehaztu behar du, eta ondoren, gehien dauden elementuak adierazi.
2. JARDUERA
HELBURUA:"Gehiago" eta "gutxiago" kontzeptuak bereganatzea.
DESKRIBAPENA: Lore gorri gehiago eta lore urdin gutxiago margotu behar dira.
3. JARDUERA
HELBURUA: Espazioan luzeera berdina izan arren, bola gorriak gehiago direla jabetzea.
DESKRIBAPENA: Lotu fitxa gorri bakoitza urdin batekin eta adierazi zein koloretakoak diren gehiago.
3.JARDUERA
HELBURUA:"Beste" kontzeptua barneratzea
DESKRIBAPENA:Ikusitakoa deskribatu ondorengo formatoa erabiliz:...baino...gehiago(gutxiago) daude.Ondoren, zuhaitzean txori beltz beste hori egon behar dira; Margotu behar diren txoriak.
4. JARDUERA
HELBURUA:Gehiago kontzeptuaz jabetzea.
DESKRIBAPENA: Lehenengo, untxi bakoitzari azenario bana eman. Lotu gezien bidez.Ondoren, adierazi zer dagoen gehiago, azenarioak ala untxiak.
5. JARDUERA
HELBURUA:"Asko","gutxi","gehiago" eta "gutxiago" kontzeptuak barneratzea.
DESKRIBAPENA: Deskribatu irudian agertzen dena. Kontatu agertzen diren elementu multzoak eta ondoren kolorearen edo kopuruaren arabera konparazioak egin.
6.JARDUERA
HELBURUA:"gehiago" kontzeptua lantzea.
DESKRIBAPENA: Neskari puxikak margotu behar zaizkio, baina ez edonola; puxika berdeak horiak baino gehiago izan behar dira.
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.